XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ez da kristal artetik kilika geratzen naizen lehenengo aldia, ikusten nago nola mugitzen duen gorputza erritmoari jarraituz, nola nabarmentzen zaizkion giharreak ahaleginarekin, nola dizdiz egiten dion larruak izerdiarekin...

Egunen batean ausartuko naiz eta eskatuko diot hain gogotsu desio dudana.

Zergatik ez gaur? Aski dut pasabidea zeharkatu, eskilararaino iritsi, atea jo eta, edozein aitzakiaz, nire lurraldera eramatea.

Atea zabaldu dudanean, burua bueltaka dabilkit eta bihotzak bularretik ihes egin nahi duela dirudi, baina nire erraietako taupadak lagundu dit hankajokoari ez ematen.

Amaitu beharra dut obsesio honekin behin eta betiko.

Ez-dakit-nork esan zuen bezala: Tentazioari aurre egiteko modurik onena, tentazioan erortzea da.

Aupa! Zer gertatuko zait bada, txarrenera ere?

Izerditan blai ireki du atea, botatzen duen usain kitzigarriaz ez dakit eskuak ez ote zaizkidan joango eta ez ote dudan uxatuko.

Irri egin dit, eta nik nire telebista ez dabilela kontatu diot, bera harritu egin da puxka bat; bata hutsean nago, berezi samarra naizela pentsatuko du. Bost axola niri!

Nire etxe barruan gaude, zailena egina dago, ondorengoa ume-kontua da; aparatua piztu du, urrutiko agintea hartu eta jirabuelta bat egin du kanal guztietatik, nigana begiratu du zerbait esateko, baina ahozabalik geratu da: larrugorrian nago bere aurrean!

Barregura puxkat eman dit jarri duen inozo aurpegiak, baina haren kirol-praken azpian antzematen den handituak ondo goazela adierazten dit.